
Nabigatzaile ikusezinak
Mediterraneoko uretan laguntza humanitarioa eskeintzen duen misiora hurbiltzen gaitu film labur dokumental honek.
CIMASUBaren (Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa) proiekziorik liluragarirenak izango ditugu. Hiru egunetan zehar brontze, zilar eta urre kategoriak proiektatuz.

Mediterraneoko uretan laguntza humanitarioa eskeintzen duen misiora hurbiltzen gaitu film labur dokumental honek.

Espainiako Ozeanografia Institutuaren (IEO-CSIC) BIODIV ikerketa proiektuari buruzko dokumentala. Bertan, kanpaina ozeanografikoa eta urpekaritza zientifikoak egin dira, Sonabia, Castro Verde eta Ajoko (Kantabria) itsas hondoei balioa emanez.

Galiziako itsas bizitza liluragarria aurkezten duen film labur dokumentala.

Planetako leku ezkutuenetariko batera egindako bidaiaren film labur dokumentala. Kolore bilaketaranzko begirada, txuri-beltzeko errealitate batekin kontrajarria.

Hiru lagun Mediterraneoko Itsas Erreserba batzuetan dabiltzate, itsas eremu babestuak sortzearen garrantzia erakusteko.

Garazi Sánchez surflari profesionalak itsasoa zein ezezaguna zaion hausnartzen du, bizitza pasatzen duen ingurunea izan arren.

Marta eta Rafa bere bizitzako abenturan murgiltzen dira haien Freya belaontziaz, Ozeano Pazifikoa zeharkatuz Polinesia Frantseseraino.

Ekialdeko Kantauri itsasoko bizitza basatiaren une labur eta paregabeak, making of-aren irudi ikusgarriekin batera.