Skip to main content

TANTAK FEST

Ozeanoen jaialdia

2026 | Maiatza | Bilbo | Bizkaia

Play Video

“TANTAKek ozeanoen jaialdira gonbidatzen zaitu. Itsas ingurunea, haren habitat eta inguruko arazoen dibulgazioan, kontzientziazioan eta kudeaketan erreferente izan nahi duena.”

Hitzaldi eta dokumentalak

Festibala hainbat jardunalditan zehar garatuko da eta itsas ekosistemen kontserbazio eta kudeaketan adituak izango dira gurekin. Jaialdiaren funtsezko zutabeetako bat nazioko eta nazioarteko dokumentalen proiekzioa izango da.

Argazki erakusketa

ARGAZKIGINTZA jaialdiaren jarduera nagusietako bat da. Itsasoari, haren naturari, faunari eta florari, bertoko jendeari eta transmititzen dizkiguten emozioei buruzko istorioak kontatuko dizkiguten argazkiak bilatzen ditugu.

Errealitate birtuala

Teknologia berriak oso tresna baliotsuak dira itsasora hurbiltzeko, eta behar bereziak dituzten pertsonentzat ere. Itsas munduan murgildu eta 360 gradutan bideo liluragarriekin itsasoaz gozatzeko jarduera da.

Itsas hezkuntza eta dibulgazioa

Ozeanoen egoera hobetzeko hezkuntza guztiz beharrezkoa da. Hori dela eta hainbat tailer dauzkagu Bizkaiko herri ezberdinetan:

ESKOLAK: 3 eta 12 urte bitarteko 300 ikaslek parte hartuko dute.

PLENTZIAKO ITSAS ESTAZIOA: adin nagusikoak itsas biologo izango dira egun batez, Euskal Herriko Unibertsitateko mundu zientifikoa barne-barnetik ezagutuz.

ERAKUNDE EZBERDINAK: ahultasun egoeran, gizarte-bazterketa arriskuan eta behar bereziak dituzten 100 pertsonek ozeanoak ezagutuko dituzte modu inklusibo batean.

ITSASMUSEUM BILBAO: ilustrazio zientifiko tailerrak, itsas laborategiak eta itsas animalien gimkanak Kantauri itsasoko bizitza ezagutzeko eta sufritzen dituzten inpaktuak ekiditzen ikasteko.

MATER MUSEOA: 150 pertsonak baino gehiagok ikasi dute Mater kontserbazio itsasontzi enblematikoan izandako esperientzia ekoaktiboan.

Ozeanoen kontserbazioan eta garapen iraunkorrean diharduen GKE bat gara. Itsas biologia, ozeanografia, ikerketa, gorputz-hezkuntza eta ingurumen-dibulgazioko profesionalen eskutik sortu zen. Gure itsasoak zaintzeko, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko gure planeta eta herritarren proaktibitatea hobetzeko ekintzak gauzatzeko helburuarekin.

Urteak daramatzagu itsas dibulgazio ekintzetan. 2024an “TANTAK FEST” lehen edizioa antolatu genuen Urdulizen eta 1.100 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. 2025ean, ozeanoen jaialdiaren bigarren edizioa antolatuko genuen. Oraingoan, egoitza nagusi Itsasmuseum Bilbao izanik, baina Bizkaio osoko hainbat herrietan ere jarduera anitz eginez. Bi bloke egin genituen: bata 2025eko maiatzean eta bestea azaroan, eta 2.000 lagun baino gehiago bertaratu ziren. 2026 urte honetan, ahalegin eta dedikazio handiaren ostean, TANTAK FEST egingo dugu berriro. Beti bezala, ekintza guztiak doakoak izanik, itsasoaren zaintza sustatzeko. Murgildu zaitez gurekin!

Sustatzaile eta antolatzaile

Itsasoa kolaboratzailea

Tanta kolaboratzailea

Ura kolaboratzailea